XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horietarik batek, E. Kennedy-renak, sindikatuen laguntza duenak, sistema mediko bakarra finkatzen du guztientzat, Estatuak, ugazabek eta langileek ordaindua.

Baina USAko mediku elkarteek eragotzi egin dute projektu hau.

Mafiaren sindikatu (Mafia zuria) eritziko diete batzuk elkarte horiei.

Mediku-zaingoen zerbitzu egokia, pertsona guztien eskubide ukaezina da, Iparramerikan izan ezik: ordain dezaketenek bakarrik bait dute hemen eskubide hori.

4.- Ingalaterra

XIX. mendean, industri iraultzaren sehaska den Ingalaterrak, tradizio sendoa du Socorro Mutuo izeneko elkarteen arloan.

1911. urtean, langileen erakundeen eragina zela eta, H. S. I. eratu zen.

Horixe zen gobernutik kanpoko lehen sistema.

H. S. I.k deszentralizazio haundia du eta bertako partaideek autonomoki dihardute administrazioan.

H. S. I.ri esker 1970. urtean, 20 milioi pertsonak mediku zerbitzuen eta botiken eskubidea zuten nazio guztian berdintsuak ziren kuotak ordainduz.

Gainera, gaisorik zeuden bitartean, alokairua ere hartzen zuten.

Baina lehenengotan abantailaz betea zirudien sistema hau ez da hain osoa: zerbitzuen aldetik, ezberdintasun asko bait dakar.

Honen ondorioz, poztasun ez orokor bat sortzen da eta bigarren mundu gerrakoan, urritasuna dela medio, egoera hori larriagotu egiten da.

Honela, erreforma sakon bat egiteko aukera egokia gertatzen da, eta 1947an N. H, S. (National Health Service) erakundea antolatzen: dohan eskaintzen die honek pertsona guztiei, bai osatzeko bai gaisotasuna aurrikusteko asistentzia.

Ordainketa, Estatuan oinarritzen da batez ere.

Honek jartzen bait du ehuneko 85a.

Udal agintariek, ehuneko 10a ematen dute, eta gaisoak gainerakoa: ehuneko 5a.

Hasieran pentsatu bazen ere N. H. S.ren administrazio on batek gastuak ttipitu egingo zituela, presupostua gero eta gorago igo da, nazio produktu osoaren ehuneko 5,5era iritsi arte.

Ingalaterra osatzen duten lau herrien sistemen artean badaude ezberdintasun batzu.

Lauetan (Eskozian, Wales-en, Ingalaterran eta Iparraldeko Irlandan) bera da finantzaketa sistema.

Baina osasun zerbitzuak ministro ezberdinen eskutan daude eta herri bakoitzean deszentralizatua dago sanitatea sailez eta distritoz.

Sail bakoitzean, Osasun Kontseilu komunitarioa dago, bezeroak agintarien aurrean ordezkatzen dituena, eta sanitatearen alderdi garrantzitsuez eta kalitateaz eritzia ematen duena.